Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur emango zaio hasiera Kataluniako Voltari, Lloret de Marren. Luxuzko izarrak ariko dira, tartean Contador, Menchov, Basso, Scarponi, Evans, Sastre, Tondo eta Euskalteleko Igor Anton. Movistar Team taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra ere lanean izango da. Xavi Tondo liderra laguntzea izango da bere lana. Gaur Lloret de Marren hasi eta despedituko den 166,9 km-ko etapa dago jokoan, esprinterrendako aproposa. Egoi Martinez 32.a Milano San RemonLarunbatean udaberriko klasiko handien sasoia abiatu zen, Classicissima ezizenarekin izendatzen duten Milano San Remo mitikoarekin. Tropela bitan banatuta heldu zen helmugara, Hushovd txirrindulariaren erorketa baten ondorioz. Horrela, lehenengo tropeletik aurreratu ziren 8 txirrindularien arteko esprintak erabaki zuen proba. HTC taldeko Mathew Goss izan zen azkarrena, Cancellara eta Gilberten aurretik. Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez de Esteban lehen tropel horretan heldu zen helmugara, 32. postuan, 1:55era. Afizionatuak. Pablo Torresek beste garaipen bat eman dio Rural KutxariAtzo 23 urtez azpiko eta elite mailako amateurren tropela Lizarran bildu zen, 133 km-ko XIV. Cirilo Zunzarren Memoriala jokatzeko. Puyko igoeran ihes egindako bi txirrindulari heldu ziren helmugara eta esprintean azkarrena Rural Kutxa talde sakandarreko Pablo Torres izan zen, Bidelan taldeko Jon Garateren aurretik. Talde sakandarreko Airán Fernandez hirugarrena izan zen, 1:44ra, talde bereko Plaza seigarrena, 5:52ra, eta talde bereko Moreno bederatzigarrena, 7:42ra. Rural Kutxa izan zen taldea onena. Eta larunbatean, Villatuertan, Rural Kutxako Niek Van Geffen txirrindularia gailendu zen 23 urtez azpikoen XX. Suministros Monjardin Txapelketan. Holandarra bakarrik heldu zen helmugara. Dagoeneko lau garaipen pilatu ditu aurten Rural Kutxak.