Industrialdearen aurrekontuaren %14,29 inbertitu da

Guaixe 2011ko martxoaren 22a

Nafarroako Gobernuak asteleheneko bileran onartu egin zuen Nafarroa 2012 planaren jarraipen txostena. Txosten horretan planean jasotzen diren jardueren balantzea eta betetze maila jaso da. UPNk eta PSNk onartutako plan horretan Sakanan egiteko jarduera bakarra dago; Urdiain-Altsasu industrialdea. Astelehenean gobernuak onartutako txosten horretan jasotzen denez, 10.066.600 euroko aurrekontutik %14,29ko inbertsioa egina dago, hau da, 1.439.400 euro. Pasa den urteko abendu akaberan Urdiain-Altsasu industrialdea egiteko martxan "aurreikusitakoa" betetzen ari dela jaso da.