Euskararen kale-neurketa egiteko boluntario premian

Guaixe 2011ko martxoaren 24a

Euskara kalean zenbat erabiltzen den neurtu izan da 1989an, 1993an, 1997an, 2001ean eta 2006an. Aurten berriro ere neurketa hori egin nahi da. Horrela, euskara kalean zenbat erabiltzen den jakiteko modua dago. Soziolinguistika Klusterrak eginen du euskararen kale-erabileraren neurketa, Sakanako Mankomunitatearen laguntzaz. Irurtzunen, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Arbizun Etxarri Aranatzen, Iturmendin, Urdiainen, Altsasun eta Olatzagutian eginen dira neurketak, udazkenean. Neurtzaileak behar dira. Binaka egiten dira neurketak eta aurretik formazio saioa izanen dute. Interesatuak Mank-eko 948 464 840 telefonora edo euskara@sakana-mank.com helbidera jo dezakete.