Enplegu tailerrerako bi pertsona kontratatuko ditu Mank-ek

Guaixe 2011ko martxoaren 24a

Maiatzean martxan jarriko da Sakanako Mankomunitateak sustatutako Basolanen Enplegu Tailerra. Enplegu tailer bat prestakuntza eta enpleguko programa misto bat da, eta 25 urte baino gehiago dituzten 15 langabe basolanetan trebatzeko helburua du.Tailerra hiru zati izanen ditu. Bata, ikasgelan, bestea, tailerra eta, azkenik, gizarte-ekintza. Azken horren barruan ibarreko hainbat herrietan basolanak eginen dituzte ikasleek. Bi lanpostuetakoren batean interesa dutenek Altsasuko enplegu bulegoan aurkeztu beharko dute curriculuma, hilaren 28aren aurretik.Ekimen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du Europako Gizarte Fondoarekin batera eta UPD-INAFRE-ren laguntza du.