Berdud eta Borrega Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2011ko martxoaren 22a

Asteburuan Espainiako Duatloi txapelketa jokatu zen Murtziako Aguilasen, esprint distantzian (5 km korrikan, 20 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan). Nafarroako gizonezkoen selekzioan bi sakandar aritu ziren, Urko Berdud eta Javier Borrega altsasuarrak. Bada, Gizonezkoen proba Gaztela-Manchako Fernando Alarzak irabazi zuen (55:22), eta nafar onena Raul Amatriain izan zen, 8. postuan sartu zena, 1:09ra. Urko Berdud 67.a izan zen, 3:40ra, eta Javier Borrega 69.a, 3:46ra. Taldekako txapelketan Galizia izan zen onena (1.287 puntu) eta Nafarroa zazpigarrena (807 puntu). Sakandarrak Oñatiko duatloianSakandarrak Oñatin1.Raf Baugh (Independientea): 1:52:1527.Igor Flores (Lagunak): 2:00:3432.Fco. Javier Gomez (Sakana T.T.): 2:00:4996.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 2:05:25109.Esteban Berdud (Sakana T.T.): 2:06:37116.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 2:06:53135.Fco. Jose Codon (AC Triatlon): 2:07:53141.Mikel Lakuntza (Sakana T.T.): 2:08:21185. Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.)::2:12:14209.Mikel Berdud (Sakana T.T.): 2:13:47Larunbatean Oñatiko XX. Duatloia jokatu zen, Euskal Herriko Duatloi Motz Txapelketa, distantzia motzean (10 km korrikan, 40 km bizikletan eta 5 km korrikan). 353 duatleta iritsi ziren helmugara, eta irabazlea Raf Baugh australiarra (1:52:15) izan zen, sekulako erakustaldia emanez. Lehendabiziko sakandarra Lagunak-Saltoki taldean dabilen Igor Flores izan zen, helmugara 32. postuan iritsi eta gero. Lan txukuna egin zuten sakandarrek. Emakumezkoetan Ainhoa Murua sailkatu zen lehena (2:02:56). Larunbatean, martxoaren 26an, Durangoko duatloia jokatuko da (8,8 km korrikan, 39,2 km bizikletan eta 5,2 km korrikan), 16:00etatik aurrera.