Biharkoa AHT-ren kontrako eguna

Guaixe 2011ko martxoaren 25a

Biharkoan Irurtzungo Foru plaza Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako gune bihurtuko da, Arakilgo eta Irurtzungo AHT-ren kontrako egunean. AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu du eguna. Egitaraua 10:30ean abiatuko da. Plazara hurbilduko direnak AHTren kontra sinadura emateko aukera izanen dute. Horretaz aparte, egitasmo horren inguruko informazioa zabalduko duen erakusketa bat dago. Graffitiak eginen dira ere. 12:30ean txistorra da izanen da bildutako guztiendako. 13:00etan, azkenik, AHT egitasmoa bertan behera uzteko eskatuz kontzentrazioa eginen da. Elkarlanak antolatutako egitaraua 14:00etan despedituko da. HitzaldiaBiharkoaren aurretik, atzokoan, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Sustrai Erakuntza fundazioak antolatuta, hitzaldia izan zen kultur etxean. Hizlariak AHT egitasmoak gaurko egunean zein egoeratan dauden azaldu  zuten. Horrekin batera, atzoko saioanazpiegitura horren kontrako erantzunak eta borroka moldeak aztertu zituzten, justizia bidezko erantzun posibleak barne.