Udaberriko loreen antzera, dantzara!!

Guaixe 2011ko martxoaren 25a

Irurtzungo Orritz eta Lakuntzako Elai Alai dantza taldeek asteburu osorako dantza emanaldiak antolatu dituzte udaberria eta dantza uztartzeko asmoz. Irutzunen martxoaren 26an, larunbatarekin arratsaldez eta Lakuntzan martxoaren 27an, igandearekin eguerdian. Honetarako, Irurtzungo eta Lakuntzako Udalen eta Irurtzungo Kultur kontseiluaren laguntza jaso dute.Orritzek eta Elai Alaik Urko Mauduit irurtzundarra dute lotura. Irurtzundarrak Beleixe irratian (FM 107.3) azaldu bezala, "bi talderen artean errazagoa da horrelako jaialdiak antolatzea, konpromisoak hartzeko, musikariak lortzeko..." Zubi lan horiek Urkok berak egiten ditu bi taldeen artean. Hamar urte baino gehiago ditu udaberriko dantza jaialdi honek. Ibilbide oparoa beraz eta udaberrian antolatzearen zergatia honakoa: "Udan dantza taldeetakoak askotan kanpora joaten dira emanaldiak eskaintzera eta pentsatu genuen udaberri aldean oraindik taldeak lasai dauden garaia kanpoko dantza taldeek errazago izango zutela etortzeko" esan du Urkok Beleixe irratian (FM 107.3)Honela aurtengo gonbidatuak Asturiaseko La Sidrina eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak dira. Lehenengoek, Sakanako plazak ezagunak dituzte,  ibarrera etortzen diren bigarren  aldia izango da eta. Lehen trukeketa orain 12- 13 urte  egin baizuten Orritz dantza taldekoekin.Udaberriko dantza jaialdi hau Korrika kulturalarekin lotu nahi izan dutela azpimarratu du irurtzundarrak. "Orritz dantza taldea sortu zenetik beti parte hartu izan dugu, ahal dugun  neurrian". Korrika kulturalean parte artzeaz gain, kilometroa ere erosten dute. Euskararen aldeko ekimenetan Orritzek beti bere aletxoa jarriko duela argitu du irurtzungo dantzariak.Asteburuko dantza jaialdi hau bi herritan eta bi egunetara luzatu nahi izan dute antolatzaileek. Talde bakoitzak bere herrian protagonismoa izango du beraz.EgitarauaIRURTZUN19:00 Kalejira talde guztiekin eta joaldunekin.20:00 Ikuskizuna frontoian    La Sidrina (Agrupación folklorica de Asturias)    Aurtzaka (Beasaingo dantza taldea)    Orritz (Irurtzungo dantza taldea)Afaria eskolan parte hartzaile guztiendako (130 lagun)00:30 Folklore festa Pikuxarren     "Dj Elepunto"LAKUNTZA13:15 Plazan ikuskizuna    La Sidrina (Agrupación folklorica de Asturias)    Elai Alai (Lakuntzako dantza taldea)Bazkaria