Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailan, eskuzko A multzoan Altsasuk Madrilen kontra jokatu zuen, baina Madrildik esku hutsik itzuli ziren altsasuarrak. B multzoan Irurtzun Huarteren kontra aritu zen. Irurtzunek eskuz banakakoa irabazi zuen, Bergerak 18-5 irabazi eta gero, eta Huartek eskuz binakakoa. Nolanahi ere, Irurtzun hurrengo errondarako sailkatu da, bi modalitateetan: eskuz banaka eta eskuz binaka. Orain azkeneko fasea jarriko da abian. Eskuz banakoan eta eskuz binakakoan Irurtzunek Almeria izanen du aurkari. Eta lehen mailan, Aralar Mendik igoera faseko finalerdietan San Atilano izango du aurkari.