Martinez eta Verdugo Samuren laguntzaileak Criteriumean

Guaixe 2011ko martxoaren 25a

Larunbatetik igandera jokatuko da 80. Nazioarteko Criteriuma, Kortsikako Porto Vecchion. Larunbatean 198 km-ko etapa dago jokoan, igande goizean 75 km-ko etapa laburra, eta arratsaldean 7,8 km-ko erlojupekoa.Euskaltel-Euskadik talde indartsua eramanen du Kortsikara, Samuel Sanchez buru dela. Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak bere laguntzaile eta ezkutari fidelak izango dira, Oroz, Txurruka, Velasco eta Castroviejorekin batera. Asteburuko probakJunior mailako tropelak igandean lasterketa du Lizarran, 11:00etan (85 km). Afizionatuek, aldiz, larunbatean 23 urtez azpiko lasterketa dute Laukizen, 10:00etan (100 km). Eta masterrek igandean proba dute Gorraizen, 10:30ean (97 km). Bestalde, igandean Rural Kutxa Torneorako baliagarria den BTT lasterketa jokatuko da Tafallan, 10:30etik aurrera, kategoria ezberdinetan.