Bidador gogoan

Guaixe 2011ko martxoaren 25a

39 urte zituela hil zen Joxemiel Bidador idazle eta historialaria aurreko urtean, martxoaren 2an. Bere heriotzaren urteurrena gogoan, gaur omenaldia eginen diote Iruñeko Planetarioan, 19:30ean. Ekitaldian hil ondoren argitaratu zioten Hutseaniko hazkurria eta beste (Pamiela) liburuko poemak irakurriko dituzte. Irakurraldian idazle,musikari, kazetari eta euskal kulturgintzako hainbat kidek hartuko dute parte, tartean Castillo Suarez idazle altsasuarra. Poema artean txistulari eta gaiteroak ariko dira eta marrazki eta argazkiak erakutsiko dituzte.Bidadorrek lotura handia zuen Sakanarekin. Sakanako Euskal Idazleen Antologia I liburua argitaratu zuen Bierrik elkarteak 2000. urtean, berak prestatua. Lan horretan Jesus Flores Goñi eta Felipe Araña Mendinueta arbizuarren eta Santiago Ezkerra etxarriarraren lanak bildu zituen, besteak beste.