Kamioien bidesarirako araua onartu du Gipuzkoak

Guaixe 2011ko martxoaren 28a

Gipuzkoako Batzar Nagusiak aurreko ostiralean onartu zuen kamioien bidesaria erregulatuko duen araua. Onartutakoaren arabera errepide transeuroparretan bidesaria jarriko du Gipuzkoak. Hala, heldu den urtetik aurrera hiru tona eta erdi baino gehiagoko kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute Etxegaratetik pasatzerakoan.Gipuzkoako azpiegitura diputatu Eneko Goiak azaldu duenez, arau horrekin ibilgailuz gainezka dagoen eremu batean zirkulazioa nolabait erregulatu nahi dute. Goiak ez du baztertu Leitzarango autobian eta N-121 errepidean ere bidesariak jartzea. Gipuzkoako Batzar Nagusiak hurrengo legegintzaldian zehaztu beharko ditu kobratu beharreko bidesariak eta deskontuak. Gipuzkoako Batzar Nagusiek EAJren, H1en eta PSE-EEren aldeko bozekin onartu zuen araua.Inkesta.