Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda mendebaldeko gizarte zerbitzuen mankomunitateak Gure bilobetaz hitz egin dezagun hitzaldi zikloa antolatu du. Lau saioz osatu da hitzaldi zikloa. Apirilaren 5, 8, 12 eta 15ean izanen da. 10:00etatik 12:00etara, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Saioek irauten duten bitartean haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Izena emateko epea ostiralean despedituko da. Horretarako 948 467 662 telefonora hots egin daiteke. Gutxienez 10 pertsonek eman beharko dute izena, gehienez ere 20k. Izen emateko ordena errespetatuko da.