Futbolak utzi duena

Guaixe 2011ko martxoaren 30a

Hirugarren maila. Lehen multzoa. 31. Jardunaldia: Peña Azagresa 1 - Lagun Artea 1Beste puntutxo bat bildu du Lagun ArteakLakuntzako taldeak hirugarren mailari eusteko borrokak aurrera dirau. Azagran jokatu zuen Lagun Arteak, Peña Azagresaren kontra. Arerio zuzenak ziren biak eta garaipenagatik gogor borrokatu zuten, baina banakako berdinketarekin despeditu zen lehia. Unai Bakaikoak aurreratu zuen Lagun Artea partida hasi eta berehala, 12. minutuan, 35 metroko distantziatik baselina itxura zuen jaurtiketarekin. Bigarren zatian Azagrako Josuk berdintzea lortu zuen, eta nahiz eta gol aukera gehiago izan, berdinketari eutsi zioten lakuntzarrek. Tudelano da liderra, eta Lakuntzako taldeak hirugarren mailari eusteko borroka estuan jarraitzen du. Larunbatean Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, euren egoera berean dauden Pamplona taldearen kontra. Ea puntu pilaketak jarraitzen duen. Preferente maila. Lehen multzoa. 26. Jardunaldia: Subiza 1 - Etxarri Aranatz 0Gogor borrokatu zuen Etxarrik, baina puntu gabe etorri zen SubizatikLiga aurrera doa eta garaipena lortu ezinik dabil Preferente mailan azkena den Etxarri Aranatz. Asteburuan Subizaren kontra aritu ziren, Burlades liderrarekin puntutara berdinduta dagoen bigarrenaren kontra, hain zuzen. Subizakoak ziren faborito eta gainera, irabaztera atera ziren, Burlades liderrarekin duten borroka ez galtzeko. Nahiz eta azkena izan, Etxarrik ez zizkion gauzak batere erraztu Subizari eta partida ona izan zen, oso lehiatua, bi taldeek dena eman baitzuten. Gol aukerak bazeuden baina ez ziren gauzatzen, eta, bukaeran, 80. minutuan Subizako Iribarrenek gola sartzea lortu zuen. Horrela despeditu zen lehia. Sailkapen orokorrean Burlades da liderra eta Subiza bigarrena, biak 52 punturekin. Etxarrik azken postuan jarraitzen du, 16.a da, 16 punturekin. Asteburuan 31 punturekin sailkapenean 13.a den Mutilbera B taldea hartuko du Etxarrik San Donato zelaian. Ea behingoz puntuak biltzen hasten diren. Erregional maila. Laugarren multzoa. 27. Jardunaldia: Urbasa 1 - Altsasu 3Hiru puntuak AltsasuraAltsasuk eta Urbasak jokatutako partida goitik behera baldintzatu zuen arbitroak, partidako protagonista izan baitzen. Berehala hasi zen jokalariak kaleratzen. Horrela, Urbasako Gorka eta Iñaki eta Altsasuko David, Christian, Jonathan, Aaron eta Jokin zelaitik kanpo bidali zituen. Altsasuk bere aukerak probestu zituen, baina emaitza mantentzeko estutasun asko pasa zituen. Bukaeran, 1-3 gailendu zen Altsasu, Endika, Mikel eta Anderrek sartutako golei esker. Sailkapen orokorrean Baztan da liderra, 64 punturekin. Altsasu 12.a da, 28 punturekin. Asteburuan Altsasuk azkena den Berriozar hartuko du Dantzalekun. Ea garaipenek jarraipena duten.