Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Nasuinsa sozietate publikoaren bidez, 4,1 milioi euro bideratu ditu Urdiain-Altsasu industrialdeko urbanizazio-lanak hasteko. Lanak Urdiain aldean hasiko da egiten. Aurretik ere iragarrita zegoen moduan, Urdiain-Altsasu poligonoa faseka eraikiko da eta poligonoa gauzatzeko lanak dagoen industria-lurzoruaren eskaerara egokituko ditu gobernuak, "enpresa-proiektu berriei ahal den hobekien erantzuteko". Lizitazioan atera den lehenengo fasearen urbanizazioak 169.345 m2-ko azalera hartzen du, industrialdearen azaleraren %26. Eremu horretatik industria-lursailen 90.924 m2 eskuragarri izanen direla aurreratu du gobernuak.Poligonoaren urbanizazioaren lehenengo fasean neurri desberdinetako lursailak planteatu dira, enpresa txikiak, ertainak eta handiak hartu ahal izateko. Lizitazio eta esleitze fasea osatu ondoren, lanak 10 hilabetetan despedituko dira. Lizitazio-prozesua joan den astelehenean hasi zen, eta eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 15era arte dago zabalik. Nasuinsak esleituko duen proiektuaren barruan, lurrak mugitu, drainatzea, zoruak eta zoladurak, saneamendua eta hornikuntza, hornikuntza elektrikoa, argiteria, telefonoa eta telekomunikazioak, seinaleak eta balizak jarriko dira.Gobernutik azaldu dutenez, Foru Komunitatean azpiegitura publikoak bultzatzeko Nafarroa 2012 Planaren barruan, eta horri esker, Sakanan eskualde-esparruko jarduera ekonomikoen inguru berria sortuko da. Urdiain-Altsasu Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak 2008tik industria-lurzorua sustatzeko egingo duen lanik garrantzitsuena da. 938.689 m2Azalera hori aurreikusia du industrialdeak. 647.139 m2 Urdiaien eta 290.558 m2 Altsasun.