Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriaren historia eta auzoak gehiago ezagutzeko eta egun pasa ederra eskaintzeko asmoz antolatu du txangoa Immigrazio zerbitzuakIgandean eginen da irteera hori eta sakandar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzutik Begoña Zestauk azaldu digunez, parte-hartzaileek beharrezko duten bakarra "ongi pasatzeko gogoa da. Hori eta beste kulturetako jendea ezagutzeko nahia. Jakina, egun guztirako jatekoa ere eraman beharko dute txangora doazenak. Izena emateko 648 070 710 telefonora hots egin behar da. Egitaraua9:00etan Herriz herri jendea bildu eta Irañetako bidea hartu.10:00etan Irañetako autobus geltokian bilduko taldeari agur-ongi etorria. Euria eginen balu Uharteko plazan, gero Aralarko santutegia bisitatzeko10:30ean Irañetako Urruntzurreko iturburura ibilbidea. Bidean herriko ferratokia eta San Migel Txiki Baseliza ikusiko dira.12:30ean Zamartzeko Monasteriora bisita.14:00etan Bazkari "mundiala". Uharte Arakilgo Igerilekuaren ondoko berdegunean. Euria egingo balu, frontoian.15:00etan Uharte Arakilgo alkateak herriko historia eta kontakizunak azalduko ditu. 16:00etan Bertako eta mundu osoko jokoen aurkezpena eta jolasa.17:00 Egunaren ebaluaketa eta agurra.