Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteak ireki zituen ateak Artea Oinez erakusketak Iruñean. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez festa eta euskal artistek haien laguntza eskaini dute. 71 artistek parte hartu dute euskal arte garaikidearen erakusleihoan. Denera, 18 eskultura eta 54 koadro izanen dira ikusgai. Eskaintza anitza eta erakargarria da. Aurtengoan presentzia berezia du Joxe Ulibarrena Arellano eskultore eta etnografoak. Tafallako ikastolak Azkoiengo artista omendu du. Komisariatik ateratzen 1983ko eskulturaren kopiak egin eta salgai jarriko dituzte. Ulibarrena handiaren artelanekin batera, ikusgai daude bi sakandarren lanak. Jose Ramon Andak brontzezko izenbururik gabeko eskultura egin du. Koldo Arnanz altsasuarrak, berriz, Aldeaseñor izeneko mihise gaineko olioa egin du.Artea eta hizkuntza biltzen dituen erakusketa ikusgai egonen da Iruñeko Ziudadelako Armen aretoan apirilaren 17ra arte. Ondoren, Donostiara eta Tafallara mugituko da.