Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz zendu zen Joxemiel Bidador historialari, ikertzaile eta idazlea. Nafarroako euskal kultur arloko pertsonek gogoan dute langile fina. Joan zen ostiralean omenaldia egin zioten Iruñeko Planetarioan. Idazlearen alderdi poetikoa nabarmendu zen omenaldian. zenbait lagunek Pamielak berriki argitaratutako Hutseaniko hazkurria eta beste lana osatzen duten olerkiak irakurri zituzten. Joxemiel Bidadorrek lotura zuen Sakanarekin. Bierrik elkartearen eskaera jarraiki, Sakanako euskal idazleak aztertu eta haien lanak bildu zituen. Gauzak horrela, sakandarrek ere ekarpena egin zuten omenaldian. Besteak beste, Castillo Suarezek eta Juankar Lopez Mugartzak parte hartu zuten irakurketan.