Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru urte pasa dira Luis Kalandraka eta Peio Reparaz sakandarren Vendetta taldeak lehen kontzertua eman zuenetik. Iruñeko Txantrea auzoko Akelarre kultur elkartean eman zuen. Urtero-urtero bertara itzultzen dira urtemuga ospatzeko asmoz. Festaren osagai nagusia, nola ez, musika izanen da.Labetik atera berri diren CDa eta bideokliparekin, aurtengo urtemuga berezia izanen da. Gaur, 19:00etan emanen diote hasiera ospakizunari, CDen sinaketarekin. 21:00etan, Alerta singlearen bideoklipa eta making-off-a eskainiko dituzte jendaurrean. Ondoren, 21:30etik aurrera, zuzeneko musikaren txanda izanen da. Kontzertuan azken diskoko berriak entzuteko aukera izanen da. Ska musikarekin itxiko dute gaua, DJ Txorekin.