Sakanako haur kantariak oholtza gainera

Guaixe 2011ko apirilaren 1a

Udaberriak kantuan jarri ditu Nafarroako haurrak. Kantuzale Elkartearen deiari erantzunez, Lehen Hezkuntzako eta DBHko haur eta gazteek Haur Kantari Jaialdian parte hartuko dute. Bihar hasiko da euskal abestien jaialdia Elizondon. Atarrabiatik pasa eta gero, apirilaren 17an emanen diote amaiera aurtengo kantu festari Iruñeko Gaiarre antzokian. Sakandarrak 1. saioanLehen bi saioak bertan behera geratu ondoren, bihar mustuko dute 2011ko Haur Kantari Jaialdia Elizondon. 25 bat partaide izanen dira kantu festa ederrean. Haien artean izanen dira sakandarrak. Azken urteetako bideari eutsiz, eztarriak garbitu eta kantuan jarriko dira Altsasuko eta Lakuntzako gaztetxoak.  Altsasutik taldea eta bikotea joanen dira. Zelandi ikastetxeak bultzatuta parte hartu zuten lehen aldiz Haur Kantari Jaialdian. Esperientzia gustatu eta haien kabuz kantuan jarraitu dute. Bederatzi neska gaztek Lain taldearen Zu gabe abestia interpretatuko dute. Taldeko bi partaidek, Diaz ahizpek, bikotea ere osatuko dute. Lain taldearen Amaiera abestia aukeratu dute. Taldeak eta bikoteak Manero anaien laguntza izanen dute.Ohi bezala, Lakuntzako San Saatin Musika Eskola jaialdirako prestatu da. Bi taldek parte hartuko dute. 16 neska-mutikok osatutako taldeak Sakanari eskainitako kantu ederra abestuko du. Belen Valenciak eta Ariane Anduezak sortu dute abestia eta letra, azken hau ikasleen laguntzarekin. Bestalde, bost lagunek osatutako taldetxoak, Sugan taldearen Zarena zarelako kantu goxoa eskainiko du, gitarra eta pianoa lagun. XedeaNafarroako Kantuzale Elkarteak kantuak eskaintzen dituen baliabide didaktiko eta ludikoak nabarmentzen ditu. Topaketaren helburua euskal kantuen aberastasuna eta aniztasuna zabaltzea, kantatzeko zaletasuna piztea, musikako elementu teorikoak praktikaren bidez sustatzea eta, batez ere, kantuarekin gozatzea da. Helburu horrekin joanen dira sakandarrak Elizondora.Sakanako taldeakAltsasuko taldea (Lain taldearen Zu gabe): Nerea Navarro, Marta Borrega, Zaira Salazar, Cristina Aldeano, Itxaso Letona, Idoia Jimenez, Ane Cantero, Aintzane Diaz eta Jaione Diaz. Bateria: Mikel Manero. Gitarra: Carlos Manero. Altsasuko bikotea (Lain taldearen Amaiera): Aintzane eta Jaione Diaz. Bateria: Mikel Manero. Gitarra: Carlos Manero.Lakuntzako San Saastin Musika Eskolako 1. taldea (Sakana kanta): Aitor Alberdi, Iker Andueza, Iñaki Cabrera, Gorka Egurza, Jokin El Marhoum, Aimar Gil, Inhar Astiz, Jasone Auzmendi, Ainhoa Cartagena, Urko Gorriti, Adur Kampo, Urtzi Mendinueta, Garazi Razkin, Leire Sagarzazu, Julen Soto eta Idoia Torrente. Perkusioa: Nekane Mendieta, Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea eta Munia El Marhoum.Lakuntzako San Saastin Musika Eskolako 2. taldea (Sugan taldearen Zarena zarelako): Ariane Andueza, Nekane Mendieta, Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea eta Munia El Marhoum. Pianoa: Iratxe Flores. Gitarra: Leire Lizarraga.