Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo 37. Gorlako Igoera jokatu zen. Seguros Bilbao taldeko Omar Fraile izan zen garaile. Rural Kutxako Fran Moreno hirugarrena izan zen, eta talde bereko Niek Van Geffen bosgarrena, Antonio Molina bederatzigarrena eta Francisco Garcia hamargarrena. Bestalde, larunbatean Laukizen jokatutako lasterketan sekulako erakustaldia eman zuen Rural Kutxa talde sakandarrak, lehendabiziko lau sailkatuak taldekideak izan baitziren. Domagalski izan zen garailea, eta haren atzetik sartu ziren Francisco Garcia, Enzo Moyano eta Nick Van Geffen. Bosgarren garaipena lortu zuen taldeak.