Durangoko duatloia

Guaixe 2011ko martxoaren 28a

276 duatletek hartu zuten parte Durangoko duatloian. 8,8 km korrikan, 39,2 km bizikletan eta 5,2 km korrikan egin behar izan zituzten. Irabazlea Felix Javier Martinez Rubio izan zen (AD Triatlon Camargo, 1:51:31). Sakana Triatloi Taldeko Fidel Jimenez 115.a heldu zen helmugan, (2:11:23). Emakumezkoetan Gurutze Frades izan zen azkarrena (Mugarra, 2:07:30). Larunbarean, apirilaren 2an, Ermuako duatloia jokatuko da, 17:00etatik aurrera (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan).