Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Sarako Korrika Trail1.Aitor Osa: 1:55:3114.Angel Arrieta: 2:09:3287.Alberto Razkin: 2:29:0988.Jose Javier Maiza: 2:29:10110.Fernando Igoa: 2:31:10123. Santi Galarza: 2:33:28195.Haritz Munarriz: 2:43:56199.Joxi Lazkoz: 2:44:39259.Patxi Rubio: 2:52:58262.Aitor Salinas: 2:53:36266.David Oroz: 2:53:48349.Migel Ocaña: 3:07:26* Proba utzi zuten sakandarrak: Patxi Albeniz, Ander Unzurrunzaga, Karlos Zelaia, Israel Arbizu eta Jon Arrieta.Hasi da mendi lasterketen denboraldia. Igandean Sarako Korrika Trail proba jokatu zen, eta 634 korrikalarik hartu zuten parte bertan, 243 hegoaldekoak, sekulako parte-hartzea, beraz. Eta, jakina, sakandarrek ez zuten huts egin. Aitor Osak sekulako erakustaldia eman zuen eta bera izan zen 25 km-ko proba azkarren bukatu zuena (1:55:31), Imanol Goñiri bi minutu pasako aldea atereaz. Emakumezkoetan Oihana Kortazar nagusitu zen. Sakandarretan Angel Arrieta uhartearra izan zen azkarrena, helmugara 14.a heldu eta gero (2:09:32). Aipatzekoa da korrikalari askok utzi behar izan zutela proba.Nafarroako Mendi Lasterketen Kopa apirilaren 17an abiatuko da, Berako 8. Maratoi erdiarekin. Aurten 7 mendi lasterketek puntuatuko dute kopan, tartean ekainaren 19an jokatuko den VII. Lakuntza-Aralar lasterketa; irailaren 18ko III. Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikala - baita ere Lasterketa Bertikalen Euskal Koparako baliagarria dena - , IV. Olatzagutia-Urbasa lasterketa - aipatu proba ere Euskal Herriko Koparako baliagarria da - eta urriaren 2ko XXXV. Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria.