Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Epe luzerako proposamena dela azaldu dute, egokitu eta ekarpenekin osa daitekeena"Lehen aldiz bailara osorako proposamena landu dugu". Sakanako ezker abertzaleak hauteskunde garaitik harago joan nahi duen proposamena aurkeztu zuen asteartean. Eskualde ikuspegia izan badu ere proposamen horrekin ezker abertzaleak "urrats bat aurrera eman nahi izan du". Ezker abertzaleak egindako proposamena "eskualdea krisitik ateratzeko proposamena" dela gaineratu zuen. Eragileei banatuko diete. SozioekonomiaKrisiagatik arlo horrek du pisu gehien ezker abertzalearen Sakanarako proposamenean. Lehen lehenik ibarreko eragile sozioekonomiko guztiak bilduko dituen organo bat abian jartzea jasotzen du. "Egitasmoen eta proposamenen motorea izango den eta bailararen ahotsa, arduradun eta interlokutorea den tresna ezinbestekoa da". Ezker abertzalearen iritziz, garrantzitsua da tresna horrek ibar guztia ordezkatzea, "udal bakoitza bere kabuz joanda emaitzak kaxkarragoak izanen direlako".Ezker abertzalearen helburua "bailaran biztanleriari ongizatea era iraunkorrean eskainiko liokeen eredu ekonomikoa eta soziala eskualdean erabakitzea da". Horretarako "eskualdeko aktoreek ardura nagusia izan behar dute, gainontzeko instituzio eta eragileekin elkarlanean". Aurreko legegintzaldian eskaera bera egin zutela gogoratzearekin batera, Sakanako Enpresarien Elkartea eta Abian plataforma antzeko eskaerak egiten ari direla azpimarratu du ezker abertzaleak. Krisiaren ondorioz "gainezka" dauden gizarte zerbitzuen inguruan "hausnarketa sakona" egitea proposatu du ezker abertzaleak. "Batetik, zerbitzuen beharren eta funtzionamenduaren inguruan eta, bestetik, eskualdeen behar sozialen inguruan".Euskararen inguruan, ezker abertzaleak dio normalizaziorako urrats asko daudela emateko. Legegintzaldi honetan mankomunitateko euskara batzordeak norabiderik gabe aritu dela eta plan estrategikorik ez dela izan salatu du ere.