Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Profesional mailako tropela gertutik ikusteko aukera izango dugu hurrengo egunotan. Bihar, larunbatarekin, Migel Indurain Sari nagusia jokatuko da Lizarran, 12:50ean hasita. 179,3 km-ko proba polita da Lizarrakoa, profesional mailan Nafarroan antolatzen den bakarra, eta mendi gainez jositakoa: Arradiako gaina (2.maila), Eraulgo gaina (2. maila, bi aldiz), Girgillanoko gaina (lehen maila), Lezaungo gaina (2. maila) eta finala altuan duena, Lizarragako Puyko basilikan bukatzen baita (3. maila). Tropeleko izar handiak ariko dira bertan, astelehenean Euskal Herriko Itzulia hasten denez talde askok lehenago Lizarran aritzeko aukera probesten baitute.14 talde ariko dira guztira. Schleck anaiak, Basso, Arroyo, Quintana, Weggman, Nocentini, Rodriguez eta Samuel Sanchez izango dira ariko direnen artean faboritoenak. Sakandarrei dagokionez, Euskalteleko Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza sakandarrak ariko dira lanean, Samuel Sanchez taldeburua laguntzeko prest, eta Orbea taldearekin Xabier Zabalo olaztiarra ariko da. Rural Kutxa talde kontinental profesionala ere lanean ariko da. Euskal HerrikoaBestetik, astelehenean abiatuko da Euskal Herriko Itzulia. Luxuzko txirrindulariak ariko dira bertan: Horner, Klöeden, Leipheimer, Basso, Gesink, Freire, Cunego, Basso, Tony Martin, Schleck anaiak, Nocentini, Joaquim Rodriguez, Arroyo, Vinokourov, Sastre, Menchov, Samuel Sanchez... Hortaz, itzuli erakargarria izango da. Euskaltel-Euskadirendako berezia da lasterketa, etxeko proba, eta irabazten saiatuko dira. Horretarako Samuel Sanchezek Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun sakandarren laguntza izango du tartean. Horretaz gain, Rural Kutxa taldea ariko da.Lasterketa Zumarragan hasiko da, astelehenarekin, eta larunbatean despedituko da Oñatin, 24 km-ko erlojupekoarekin. Etapa nagusia ostegunekoa izanen da, Amurrion hasi eta Eibarko Arrate gainean despedituko dena, mendiz jositakoa, lehen mailako Ixua eta Uzartza tartean.Movistar Team taldeko Hiriberriko Imanol Erbitik igandean hasiko den Flandesko Tourra jokatuko du. Asteburuko probakKadeteek lasterketa dute igandean Tafallan, 11:00etan (43 km), eta juniorrak ere igandean ariko dira, Garesen, 11:15ean (75 km). 23 urtez azpiko eta elite mailako afizionatuek bi zita oso inportante izanen dituzte. Larunbatean San Rokillo Klasikoa jokatuko da Balmasedan, 10:00etan (124,9 km). Eta igandean Eibarrek Balentziaga Memorial entzutetsua hartuko du, 9:00etan hasita (163,7 km). Irigoien txukun TafallanIgandean Rural Kutxa BTT Torneorako baliagarria zen BTT lasterketa jokatu zen Tafallan, I. Nafarroa Oinez Saria. Iñaki Lejarretak sekulako erakustaldia eman zuen eta bera izan zen probako irabazlea. Junior mailan Jose Maria Cristobal nagusitu zen (1:08:08), eta Conor-Saltoki taldean dabilen Uharte Arakilgo Mikel Irigoien zortzigarrena izan zen (1:31:55). Igandean BTT lasterketa dago Zangozan, I. Zangoza Udala Saria.