Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
14 denda izanen dira haien postua jarriko dutenakBiltegian dituzten produktuak saltzen laguntzeko helburuarekin antolatu du Altsasuko Dendarien Elkarteak asteburuko Stock Azoka. Horrekin batera, dendari altsasuarrek kontsumitzaileei kalitate altuko produktuak prezio onean erosteko aukera eman nahi diete. Asteburuan Burunda pilotalekutik pasatzen direnak adin guztietako pertsonendako jantziak, etxerako altzari txikiak eta dekorazioa, umeendako altzariak, betaurrekoak, oinetakoak eta beste eskuratzeko aukera izanen dute, guztiak ere "prezio ezin hobean", dendarien elkartetik azaldu digutenez. Azoka martxan dagoen bitartean pilotaleku ondoko plazan haurrendako puzgarriak egonen dira. Eguraldiak laguntzen badu, gainera, haiei zuzendutako tailerrak ere egonen dira. Antolakuntzatik azaldu digutenez, stock azokatik pasa ondoren aukera on bat da Altsasun barna buelta bat ematea. Beste bat, Arbizun antolatu den 4x4 erakustaldira joatea. Parte-hartzaileak14 denda hauek egonen dira stock azokan: Gorosti, Iker Kirolak, Izara, Joselen, La Cigueña, Larka, Lasa Kirolak, Maria Luisa, Optika Sakana, Pinpilinpausa, Sare, Sugea, Tu Tienda Especial eta Txikitxo.OrdutegiaLarunbatean 11:00etatik 20:00etara eta, domekan, 11:00etatik 19:00etara. Stock azokako sarrera librea da.