Indar Gorriren aldeko kontzertua

Guaixe 2011ko martxoaren 31

Altsasuko Gazte Asanbladak Indar Gorri taldearen aldeko elkartasun kontzertua antolatu du astebururako. Osasuna zaleek, futbola alde batera utzi, eta oi! musikaren jarraitzaile eginen dira.Hiru talde igoko dira oholtza gainera: Frankfurt-eko Stage Bottles oi! taldea eta Iruñeko Siete Balas eta Sindrome Oi! streetpunk taldeak. Alemaniako taldea 1993an sortu zen eta 17 urtez Europako Oi! eta punkrock musika irauli du. Bere ibilbide oparoan 400 kontzertu baina gehiago eskaini ditu hamaika herrialdetan. Bihar, Altsasura iritsiko da.