Afizionatuak. Rural Kutxako Morenok Espainiako Kopako lidergoa berreskuratu du

Guaixe 2011ko apirilaren 4a

Atzo Balentziaga Memoriala jokatu zen Eibarren, Espainiako Koparako baliagarria den proba. Locomotiv taldeko Evgeny Shalunovek sekulako erakustaldia eman zuen, lehen mailako Ixuako portuan ihesi eginez, eta lehena heldu zen Eibarko helmugara, bakar-bakarrik. 1:28ra MLCM taldeko Jose Martinez sartu zen. Rural Kutxako Fran Moreno bosgarrena izan zen, 1:48ra. Horrela, Espainiako Kopako sailkapen orokorrean Rural Kutxa talde sakandarreko Javier Morenok lidergoa berreskuratu du (167 puntu). 4 puntura El Soplao taldeko Jesus Ezkerra du. Bestalde, Sakanako Rural Kutxa taldeko Karol Domagalskik Valladolideko Itzulia irabazi zuen, Lokomotiv taldeko Maksim Kozyrev eta Rural Kutxako Francisco Garciaren aurretik. Kadeteak. Intersport taldeko Juango laugarrena TafallanAtzo Valsay Trofeoa jokatu zen Tafallan, kadeteen mailako denboraldiko lehendabiziko proba. 43 km-ko proban Oses taldeko Benjamin Gomez izan zen azkarrena, helmugara bakarrik helduz. Tropela 22 segundora sartu zen. Tartean zegoen Intersport Irabia taldeko Odei Juango. Aralar taldekoa laugarrena izan zen helmugan.