Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Movistar Team taldekoak pozaren pozez zeuden atzo, Jose Luis Arrieta txirrindulari ohi uhartearrak zuzentzen duen taldeko Vasil Kiryienka nagusitu baitzen atzo Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan. Etapa gorabeheratsua zen atzokoa, mendatez jositakoa, eta txirrindulariek bitan pasa behar izan zuten lehen mailako Azpiroz portua, bigarren aldiz helmugatik 3 kilometrora. Hain zuzen ere Azpirozko igoeran erasoa jo zuen Geox taldeko Fabio Duarteren atzetik atera zen Movistarreko Intxausti, eta Andy Schleckek eta Chris Hornerrek erasoari erantzun ziten. Beranduago, Movistar taldeko Xavi Tondok beste eraso bat jo zuen, fruiturik gabekoa, eta azkenean, Azpirozko gainera heldu eta berehala erasoa jo zuen Movistarreko Vasil Kiryienkak, helmugara bakarrik helduz. Faboritoen taldea bi segundora sartu zen, tartean Euskaltel taldeko Gorka Verdugo zegoela. Egoi Martinez 87.a sartu zen, 4:30era, eta Pablo Urtasun 153.a, 18:46era.GaurkoaSailkapen orokorrean Andreas Klöden da liderra, Joaquim Rodriguez eta Samuel Sanchez denbora berean dituela. Gorka Verdugo 17.a da, 36 segundora, Egoi Martinez 70.a, 8:11ra, eta Pablo Urtasun 120.a, 22:27ra. Gaur Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa jokatuko da, Villatuertan hasi eta Murgian despedituko dena, 177 km-koa. Bigarren mailako Opakua, hirugarren mailako Zarate eta bigarren mailako Altube portuak gainditu beharko dituzte.