Lan erreforma Madrilen salatzen

Guaixe 2011ko apirilaren 7a

Asteartean 45 bat sakandar Madrilen izan ziren, beste 4.000 pertsonekin batera, lan baldintzak Euskal Herrian erabaki behar direla aldarrikatzeko. Horrekin batera, CCOO eta UGT sindikatuak Espainiako Gobernuarekin negoziatzen ari diren lan erreforma salatu zuten. Manifestaldia euskal gehiengo sindikalak, Galizako CIGek, Kanarietako Intersindikalak eta Kataluniako CSCk deitu zuten. Halako mobilizazioa egiten zuten lehen aldia zen, eta "bestelako sindikalgintza ere existitzen dela erakutsi" zuten.Sakandarrek Abian-en etziko manifestazioren berri zabaldu zuten.