Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota eta Olatzagutiako Fermin Zornoza arduradunarekin batera antolatutako Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketa akaberara heldu da. Aipatu txapelketan guztira 29 bikote aritu dira lehian. Hasieran bost jardunaldiko ligaxka jokatu zen, eta bikote onenak aurreko asteburuan jokatu ziren final laurdenetarako sailkatu ziren. Gaur, apirilaren 8an, ostiralarekin, final erdiak eta finalak jokatuko dira. Gaurko finalerdiak eta finalaOlaztin (apirilaren 8an, ostiralean)18:30etik 19:15era: Endika-Javi / Ibon-Aritz19:15etik 20:00etara: Barban-Migel / Nico-Ruben edo Bados-Antonio20:00etatik 20:15era: Atsedena.20:15etik 21:00etara: 3. eta 4. postua zehazteko finala.21:00etik 21:45era: Finala. Final laurdenen emaitzak-OlaztinNicolas-Ruben /Bados-Antonio (atzeratuta)Ismael-J.Camuel 20 / Ibon-Aritz 21-Etxarri AranatzenEndika-Javi 25 / Josu-Koldo 9Barban-Migel 17 / Ramon-Asier 14