Olazti-Arantzazu Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2011ko apirilaren 7a

Apirilaren 17an, hau da, hurrengo igandean, Sakanako Mendizaleak taldeak hileko irteera antolatu du. Kasu honetan goizeko 7:00etan hitzordua egin dute Olaztin - nor bere ibilgailuan joango da- eta bertatik aterako dira, Arantzazu santutegia helburu. Ibilbide luze eta gogorra izango da, 27 km-koa, gutxi gorabehera 7 ordu ingurukoa. Ibilbide polita izango da, Hirumuga, San Adrian, galtzada zaharra eta Urbiatik pasako baitira Arantzazura heldu baino lehen. Behin Arantzazura helduta bertan bazkalduko dute mendizaleek eta autobusez itzuliko dira. Prezioa 10 eurokoa da eta arropa eramateko furgoneta bat egonen da. Ibilaldian parte hartzeko gonbita egin du Sakanako mendizaleak taldeak. Izena apirilaren 15a, osteguna baino lehen eman behar da ondoko telefonoan: 636 827 166 (Ubeda). Argazkian Sakanako mendizaleak Ernioko gailurrean agertzen dira, martxoan egindako irteeran.