Lacturalek kirola babesteagatik sari berezia jaso du

Guaixe 2011ko apirilaren 5a

Nafarroako Kirol Institutuak 2011 kirol babesletza sariak banatu zituen atzo, Nafarroako Jauregian, Migel Sanz presidentea eta Nafarroako Kirol Institutuko buru Jose Javier Esparza bertan zirela. Tartean, egoitza Etxeberrin duen Lacturalek sari berezia jaso zuen, klasifikazioz kanpokoa. Lacturalek ondoko kirol taldeak babesten ditu: areto futboleko Triman Navarra Xota, emakumezkoen areto futboleko Orvina Lacturale, emakumezkoen saskibaloiko Union Navarra Basket Obenasa, eta hainbat pilota eskolatan laguntza ematen du.Intersport IrabiaHorretaz gain, Irabia Intersport taldeak zilarrezko domina jaso zuen kirola babesteagatik. Kasu honetan Irabia Intersport taldeak 20 urte daramatza Lakuntzan egoitza duen Aralar Txirrindulari Taldea babesten.