Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Salan helegitea aurkeztuko du Sakanako Mankomunitateak. Adolfo Araiz kudeatzaileak azaldu digunez, "Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratuak errausketaren aldeko apustu garbia egiten du. Erraustegia egin nahi dute eta han hondakinen %60 bukatuko lukete". Sakanako Mankomunitateko kudeatzaileak azaldu digunez, asmo hori Europako hondakinen tratamendurako zuzentarauaren kontrakoa da. Europako araudi horrek lehentasunak zehazten ditu: "1. prebentzioa; 2. berrerabilerarako prestakuntza; 3. birziklatzea; 4. beste balioztatze mota bat; 5. eliminazioa". Sakanako Mankomunitateak alegazioak aurkeztu zituenean ere salatu zuen, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren planak hondakin kopuruak gutxitu edo ez sortzeko prebentzioa apenas aipatzen duela. Horregatik, eta beste hainbat arrazoirengatik plana bertan behera uztea eskatu zuen. Baina Gobernuak abenduraren 27an behin betiko onartu zuen. Ur ziklo integralaUrte hasieratik Sakanako Mankomunitateak ur ziklo integrala eskaintzen ari da, zazpi herritan. Aurreko asteazkenean egindako bilkuran Sakanako Mankomunitateak ur zikloa bajan ematen hasteko ordenantzak onartu zituen. Batzar berean Sakanako Mankomunitateak erabaki zuen Berriozarko Udalak kudeatzen duen lan poltsarekin bat egitea. Haren bidez euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko aukera izanen du ibarreko erakundeak, langileek baja hartzen duten kasuetan, esaterako.