Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeko eguraldiak planak aldatzea ekarri bazuen ere, immigrazio teknikari Begoña Zestauk Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu zuenez, "oso ongi" pasa zuten eguna igandean. 54 sakandar bildu ziren, Irurtzun, Etxarren, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsasukoak. Ibarrekoez gain, Maroko, Ekuador eta Moldabiak jatorria zuten bildutakoak, gehienak emakumeak. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako txango mundialean. Lehenik Zamartze eta Aralarko santutegiak bisitatu eta haien inguruko historia ezagutzeko aukera izan zuten. Mikel Garziandiak emandako azalpenak bildutakoen interesa piztu zuen. "Kristautasunaren eta islamaren arteko alderaketak egin zuen. Jendearekin lotzea lortu zuen". Bazkaldu ondoren Uharte Arakilgo alkate Ismael Martiarenak herriko historiaren berri eman zuen. Hainbat uhartearrek ere kanpora joan behar izan zutela aipatu zien. Alkatea agurtu ondoren, Larrabieta pilotalekuan jolasten bukatu zuten. Emakumeen topaketaAisialdiaz aritzeko 14an, 17:00etan gelditu dira, Altsasuko Gure Etxean. Haurtzaindegia dago.