Guardia Zibilaren "jazarpena eta inposaketa" salatu dituzte

Guaixe 2011ko apirilaren 6a

Bakaikun eta Iturmendin independentziaren aldeko indarrak batu asmoz eta "herriek sufritzen duten egoera antidemokratikoa salatu eta herri honen askatasuna bermatuko duen aldaketa politikoa aldarrikatzeko" ospatu zen larunbatean Independentzia Eguna Bakaikun, "arrakastaz". Ospakizuna eta aldarrikapena bat egin zuten larunbatean. Hala, kalejiran Bakaiku zeharkatzen duen errepidean ibili ziren eta herriaren bi sarreretan Euskal Herria, Independentzia zioten seinaleak jarri zituzten. Iturmendiko sarrera-irteeretan ere gauza bera egin zuten. Guardia Zibilia zelatan egon omen zen. KendutaBakaikuko ezker abertzaleak jakinarazi duenez, bi herrien sarreretan jarritako seinaleak domekan, 15:00etan, kendu zituen Guardia Zibilak. Domeka arratsaldean Guardia Zibilaren ibilgailuak herritarrei jarraipenak egin zizkietela, zentzugabeko isunak jarri zizkietela, argazkiak egin zituztela eta herri erdian zeuden autoen matrikulak hartzen ibili zirela salatu du Bakaikuko ezker abertzaleak.Gertaera horiek "independentzia beraren aldarrikapena ukatzen digula" erakusten dio Bakaikuko ezker abertzaleari. Nahi hori ez dutela ezabatuko ziurtatu du. Aldi berean, Bakaikuko Udalari eskatu dio Guardia Zibilari eta Espainiako Gobernuko ordezkariari seinaleak bueltatzeko eskaera egiteko. Guardia Zibila Euskal Herritik alde egitea ere exijitu du ezker abertzaleak.