Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Administratzaileek urteetan kudeaketa txarra egon dela ikusi dute. Enpresa batzordeak dio konkurtso legea duela sei hilabete aurkeztu balitz gaur egun egoera beste bat litzatekeelaEnpresa batzordeak Abian-en manifestazioan parte hartzera deitu duEpaileek Arferako izendatutako administratzaileek dokumentazioa aztertu eta gero atera duten ondorioa garbia da: enpresaren bideragarritasuna ezinezkoa da. "Zaila da margen positiboak lortzea, elkartearen finantza egoera konplexua da, hipoteka kargak daude, taldeko beste enpresa batzuek Arferen lantegietan grabatzen dute eta gizarte segurtasunaren zorra dago". Astelehenean enpresa ixteko erabakia hartu zuten. Ordura arte 37-40 langile gelditu eta aurrera egiteko aukera txiki bat zegoela esan izan zuten administratzaileek. Haiek, kudeaketa batzordea eta Ramon Arza zeudela hartu zen erabakia, eta gero langileei jakinarazi zitzaien. ELA ez beste sindikatu guztiek sinatu zuten enpresaren jarduera eteteko espedientea. Salaketak Enpresa batzordeak azaldu duenez, "langile guztien borrokari eta jasotako elkartasunari esker gure borroka bukaeraraino eraman ahal izan dugu, gure lanpostuak mantentzeko itxaropena pizturik izanik". Enpresa batzordeak Arfe enpresan gertatu denaren arduradun Isabel Aznar nagusia eta Ramon Arza kudeatzailea egin ditu. "Lotsagabe hauek guztioi jo digute adarra. Zigorgabetasun osoz aritu dira eta inork ezin izan ditu geldiarazi". Enpresa batzordeko bozeramaile Luis Victor Rodriguezek Nafarroako Gobernuari eta Roig kontseilariari leporatu die ezer ez egitea. "Zure bitartekaritzak bakarrik balio izan du gure lan bizitzarekin nola bukatzen genuen erabakitzeko: kolektiboki gure buruaz beste eginez edo hilzoria luzatuz". Nafarroako Gobernuari konponbidea opatzeko tresnarik ez jartzea leporatu dio Rodriguezek, eta gogora ekarri du Arfek milioi bat euro inguru zor dizkiola gobernuari. Ardurak bilatzeko ahal duen guztia eginen dutela esan du Rodriguezek. Rodriguezek, langile guztien izenean, hilabete hauetan jaso duten elkartasun guztia eskertu du.@font-face {
font-family: "Times New Roman";
}p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Times; }h1 { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; page-break-after: avoid; font-size: 12pt; font-family: Times; }table.MsoNormalTable { font-size: 10pt; font-family: "Times New Roman"; }div.Section1 { page: Section1; }Kronologia 1965. Arfe, Articulos de Ferreteria enpresa sortu zuen Felipe Lezeak. 2004. Arfe Ganberaren esportazio saria irabazi zuen. 2008. Salmenta jaitsieragatik 40 langile kalera. 2009-06 Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu zuen enpresak. Negoziatu ondoren, 115 langile hartu zituen, 100 egun urte batean, urte erdi luzatzeko aukerarekin. 2009-08 37 teknikari eta administrariendako EEE. 100 egun 18 hilabetetan. 2009-09-11 Lan egutegia aldatzen da, hiru lan txandetatik bira pasaz. EEEa ez betetzeagatik langileek salaketa jarri zuten. 2010-02-10 Epaileak langileen alde egin zuen. 2010-04-29 Zuzendaritzak EEE berria aurkeztu zuen. 2010-06-01 EEE berria indarrean sartu zen. 2010-06-03 Enpresa batzordea parlamentuko batzordean. Ez zuen ulertzen zergatik onartu zen EEE. 2010-10-15 Zuzendaritzak jakinarazi zuen langileak soberan dauden edo ez jakiteko ikerketa eginen zuela. 2010-10-20 Langileek azokan ordu bateko kontzentrazioa egin zuten. Enpresak ez dizkiela iraileko soldata, extra eta soldata berrikuspena ordaindu salatu zuten. 2010-11-05/12/15 Langileek 4 orduko lanuzteak egin zituzten. 2010-11-25 Langileak udal bilkuran izan ziren, babes eske. 2010-11-26 Langileen azoketako kontzentrazioei egunero lantegi aurrean egiten hasi zirenak gehitu zitzaizkien. 2010-12-16 Arfeko langileek deituta jendetza bildu zen manifestazioan. 2010-12-13-24 Langileek tzeratutako soldatak kobratzeko eta bideragarritasun plana eskatzeko greba egin zuten. 2010-12-28 Parlamentuan NaBai, PSN eta IU-EBko ordezkariekin bildu zen enpresa batzordea. CDNk babesa azaldu zien. 2010-12 Urriko soldata erdia kobratu zuten langileek. 2010-12-30 Enpresa batzordeak zuzendaritzari jakinarazi zion bideragaritasun planaren berri 6 egunetan ez bazuten mugagabeko greba hasiko zutela. 2011-01-10 Greba mugagabea hasi zuten langileek. 2011-01-14 Kudeatzaileak ez zuen bideragarritasun planik aurkeztu, Nafarroako Gobernuko Lan zuzendariak eskatu bezala. Planerako babes bila hasiko zela esan zuen kudeatzaileak. 2011-01-20 Langileek: "ez dago bideragarritasun planik". Enpresa batzordeak itxialdia hasi zuen. 2011-01-24 Senideek itxialdia hasi zuten udaletxean. 2011-02-02 Roig-ek hartzekodunen konkurtsoa proposatu zuen. 2011-02-11 Abianek eta senideek deituta manifestazioa egin zen. 2011-02-15 Bezperako bilera luzearen hondoren hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen kudeatzaileak. 2011-03-10 Langileak lanera bueltatu ziren, epaileak enpresaren hartzekodunen konkurtsoa sinatu ondoren. 2011-03-11 Enpresaren martxa bideratzeko EEE sinatzea erabaki zen.