Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean Ziorditik Sakanara sartu da KORRIKA 17.a. Euskararen aldeko maratoi erraldoiak goiz-eguerdian ibarra zeharkatuko ditu. Euskaltzale sakandarrek 60 bat km dituzte etxean egiteko. Baina, jakina, apirilaren 17an Donostiako helmugara arte mordo bat aukera daude euskararen alde lasterka egiteko. Gaur KORRIKA iritsi aurretik, Sakanan makina bat ekitaldi egin dira giroa berotzeko. Gehienak aurreko asteburuan egin ziren. Gaur ikastetxeetako ikasleak protagonista izanen dituzten KORRIKA txiki mordoa ere eginen dira han-hemen. Asteburuan ere KORRIKA kulturalak arrastoa utziko du Sakanan (ikus 23. orria).AEK lagundu nahi duenak han-hemenka dauden salmenta mahaietan eskuratu dezake KORRIKA materiala. Bestela, Iruñeko San Anton kalean zabaldu duten dendatik pasa daitezke. OrdutegiaZiordia 07:32:39Olatzagutia 07:52:09Altsasu 08:16:12Urdiain 08:45:27Iturmendi 08:52:36Bakaiku 09:03:39Etxarri Aranatz 09:14:42Lizarragabengoa 09:54:21Arbizu 10:00:51Lakuntza 10:08:39Arruazu 10:23:36Uharte Arakil 10:32:43Irañeta 10:56:01Ihabar 11:10:15Hiriberri 11:24:29Satrustegi 11:33:59Ekai 11:43:28Etxarren 11:48:13Etxeberri 11:57:42Irurtzun 12:02:27Etxeberri 12:16:37Madotz 12:53:19