Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako udalekuetarako zozketa bidez banatu dira plazak. Haurren gurasoei telefonoz jakinarazi zaie. Orain matrikula egin beharko dute. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: fitxa beteta eta sinatuta, osasun txartelaren fotokopia fitxan erantsita, karnet neurriko argazkia eta banketxeko ordainagiria (3035 0116 98 1160700362). Matrikula astelehenean Altsasuko udaletxean egin daiteke eta astearte eta asteazkenean Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Fitxak www.sakana-mank.com helbidean eskuragarri daude, edo matrikula egiterakoan bete daitezke.