Ana Galan Goikoetxeak irabazi du Nafarroan Zer da errege bat zuretzat? lehiaketa

Guaixe 2011ko apirilaren 7a

Ana Galan Goikoetxea Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxeko 5. mailako ikaslea da eta "Zer da errege bat zuretzat?" lehiaketa irabazi du Nafarroan. Lehiaketa Espainiako FIES fundazioak antolatzen du eta Orange fundazioak babesten du. ¿Qué es un Rey para mí? idazlanaren egilea Nafarroako ikasleen ordezkari izanen da Juan Carlos I.a erregeak, urtero, lehiaketako irabazleei eskaintzen dien Zarzuela jauregian jaian. Jauregia bisitatzeko aukera izanen du eta, ondoren, kontzertu pribatu bat entzunen dute Campo del Moro lorategian Ondare Nazionalaren eskutik.Nafarroan lehiaketaren irabazlea aukeratzeko epaimahaiaren erabakia atzo jakinarazi zuten Iruñan. Ekitaldiko burua Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria izan da. Finalistei diplomak banatu zizkien. Horien artean Sagrador Corazón ikastetxeko bederatzi ikasle zeuden: Alicia Cabezudo Sanchez-Valverde, Johely Saray Carrion Guzman, Nora Paredes Lanchas, Sara Lorea Mazkiaran, Irene Ruiz de Eguino Cerezo, Marina Arevalo Alonso, Miriam Martín Rosa, Janira Claver Domingo eta Edurne Ormazabal Aznarez. Lehiaketan 23 ikastetxeko 293 ikaslek prte hartu zuten.