Ipuin-kontalariak Olaztin eta Etxarrin

Guaixe 2011ko apirilaren 12a

Apirilaren 12an, asteartean, 17:30ean, Olaztiko liburutegian. Apirilaren 14an, ostegunean, 17:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian.Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. Olatzagutiako eta Etxarri Aranazko udalek giroa berotu nahi izan dute. Bi herriek ipuin-kontalarien emanaldi bana izanen dute datorren astean. Asteartean, Maite Franko kontu kontari izanen da Olatzagutiako liburutegian. 4 urtetik 8 urte bitarteko haurrendako emanaldi ederra eskainiko du.Ostegunean, berriz, Izaskun Mujikak Maritxu berritsu emanaldia eskainiko du Etxarri Aranazko liburutegian. Etxarriko txikiek ezaguna dute ihabartarra eta, ohi bezala, saio arrakastatsua espero dute.