Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Familia euskaldunak eta ikasleei zuzendutako eskaintzak egin berri dira. Lehenengoek haien etxean euskara ikastera joanen den pertsona bat 15 egunez, hilabete batez edo biz hartzeko prest egon behar dute. Horregatik, jakina, kobratu eginen dute. Bigarrenek, ikasleek, familiarekin bizitzeko prest egon beharko dira. Hala ere, bete beharreko baldintza batzuk daude, besteak beste: familia hartzaileen herrietan %70etik gora izan behar dutela euskaldunak. Horretaz gain, familiek gutxienez, hiru kide izan behar dituzte eta haien arteko ohiko komunikazio hizkuntza euskarak izan behar du. Ikasleei dagokienez, 18 urtetik gorakoak izan behar dute. Gainera, 8. urratsa edo haren baliokidea gaindituta izan behar dute. Egonaldiei buruz informazio gehiago nahi duten familiek 943 465 593 (Oihana)telefonora hots egin dezakete. Ikasleek, berriz, 94 416 24 72 (Oiane) telefonora.PrezioakFamiliek kobratuko dute:15 eguneko egonaldiko: 395 €Hilabete bategatik: 685 €Bi hilabetegatik: 1.370 €Ikasleek ordaindu beharrekoa:15 eguneko egonaldiko: 215 €Hilabete bategatik: 360 €Bi hilabetegatik: 670 €Izena emateko epeakFamiliendako apirilaren 20ra arte. Ikasleendako, maiatzaren 9tik 27ra arte.