Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru, garraiolarien sindikatuak deituta, bihar kontzentrazioa eginen da Etxegarateko gainean. Bilkura 10:45ean izanen da. Aldez aurretik, kamioi karabana eginen dute Lasarte Oriatik abiatuta. Ekimen horrekin Hiru sindikatuak Gipuzkoako Batzar Nagusiek Etxegaraten kamioiendako onartutako bidesariaren aurka eginen du protesta. Hiru sindikatuak salatu du neurri hori "diskriminatzailea" dela eta garraiolari txiki autonomoaren ekonomia kaltetu dezakeela.