Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko ikastoletan hauteskunde eguna izan dute. Ohiko hauteskundeetan ez bezala, JUUL kanpainan txikienek, ikasleek dute hitza eta erabakia. Gainerako ikastoletan bezala, Sakanako ikastoletako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek gustukoen dituzten liburuak eta ilustratzaileak hautatzen dituzte. Azken urteetan euskaraz argitaratutako liburuak izan dituzte hautagai, beti ere ikasleek aukeratutako liburuak.Bozketa Nafarroako, Iparraldeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastoletan egin zen. 23.300 boto inguru jaso ziren Euskal Herri osoan. Horien artean zeuden Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako ikasleak. Iñigo Aritza ikastolako ikasleek aste bete aurreratu zuten bozketa. Etxarri Aranazko ikasleek berriz, gaur bozkatu dute, gainerako ikastolekin batera.JUUL hauteskundeakJUUL kanpaina ikastolako ikasleengan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jardueren artean dago. Aldi berean, ikasleek bozka prozesu bat zer den ikasten dute. Egitasmoaren 13. edizioa da eta dagoeneko sari preziatua bilakatu da haur eta gazte literaturaren idazleendako eta ilustratzaileendako, liburuen hartzaileek ematen baitute saria. Kanpainak Gregie de Maeyer flandriarraren pertsonaiari zor dio izena. Bozketa eguna apirilean izaten da, Nazioarteko Haur eta Gazte Literaturaren Egunaren (apirilaren 2a) eta Nazioarteko Liburuaren Egunaren (apirilaren 23a) artean.Sakandarrak protagonistaSakanako ikastolek beste zenbait ekintza ere antolatu dituzte Liburuaren Egunaren inguruan. Esaterako, hilaren hasieran, Castillo Suarez altsasuarrak Iñigo Aritza ikastola bisitatu zuen. Ebelina Mandarina eraman zuen lagun. Altsasuko ikastolako hormak Altsasuko idazlearen pertsonaiaz apainduta ageri ziren. Ikasleek idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bestalde, Manu Gomez irakasleak idatzitako eta Markel Galbete ikasleak ilustratutako ipuina landuko dute.