Haur kantarien festa Gaiarren

Guaixe 2011ko apirilaren 14a

Igandean agurtuko dute 2011ko Haur Kantarien Jaialdia Iruñeko Gaiarre antzokian. Nafarroako Kantuzale Elkartean gonbidatuta, bertan izanen dira jaialdian nabarmendu diren haur eta gazteak. Haien artean izanen daude Lakuntzako eta Altsasuko gaztetxoak.Sakandarrak Elizondoko saioan parte hartu zuten. Lehen Hezkuntzako eta DBHko 20 musikari gazte izan ziren bertan eta sekulako maila erakutsi zuten. Urduritasunak urduritasun, abeslarien eta entzuleen artean giro ederra nagusitu zen. Lakuntzako San Saastin musika eskolako bi talde joan ziren, bat Sakana kantarekin eta bigarrena, Sugan taldearen Zarena zarelako abestiarekin. Altsasuko taldeak Lain taldearen Zu gabe abestia eskaini zuen eta Aintzane eta Jaione Diaz ahizpek Lain taldearen Amaiera kantua. Azken hiru abesti horiek Iruñean entzungo dira atzera ere, Kantuzale elkarteak Sakanako hiru taldeak gonbidatu baititu. Lehiakortasunik gabe, igandeko jaialdia euskal kantuekin gozatzeko festa izanen da.