Futboleko emaitzak

Guaixe 2011ko apirilaren 11

Preferente maila. Lehen multzoa. 28. Jardunaldia: Mendi 2 - Etxarri Aranatz 1Azken minutuetan galdu zuen EtxarrikAzken postuan dago Etxarri, preferente mailari eusteko ia aukerarik gabe, baina hala ere duena ematen jarraitzen du taldeak. Mendiren kontra jokatutako partidan etxarriarrak izan ziren 9. minutuan aurreratu zirenak, Salinasek sartutako gol bati esker. Baina Mendik ongi erantzun zuen eta berehala bana berdintzea lortu zuen. Partidak aurrera jarraitu zuen, beroa zen nagusi eta ondorioz jokoa mantsotu ere egin zen. Tamalez, bukaeran, 92. minutuan, Mendik garaipenaren gola sartu zuen eta hiru puntuak Mendigorrian geratu ziren. Preferente mailako liderra Burlades taldea da (58 puntu), Subiza bi puntu eskasera duela. Etxarri azkena da, 16.a, 16 punturekin. Asteburuan Etxarrik azkenaurrekoa den Obanosko Infanzones taldea hartuko du San Donato futbol zelaian. Erregional maila. Laugarren multzoa. 29. Jardunaldia: Beti Onak 4 - Altsasu 1Egun txarra AltsasurendakoAzkenaldian irabaztera ohitua zegoen Altsasu, baina Atarrabian atzo goizean jokatutako lehian Beti Onak taldeak 4-1 hartu zuen menpe Claverrek zuzendutako talde altsasuarra. Egia esan, ez zen partida ona izan, baina Beti Onakekoak pozik bukatu zuten, garaipena lortu zutelako. Aldiz, altsasuarrak burumakur etxeratu ziren, albiste txarrarekin, Ander Claver jokalaria lesionatu zelako. Sailkapen orokorrean Baztan da liderra, 68 punturekin. Altsasu 12.a da, 31 punturekin.