Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda Txirrindularitza Taldearen laguntzaz, ibilaldia antolatu du maiatzaren 15erako, igandearekin. Aragoiko Santiagoko bideko zati bat egitea da erronka, mendi bizikletarekin, Ruesta eta Izko bitartean. 39 km-ko ibilaldia da, zailtasunaren aldetik ertaina-erraza, 700 metroko desnibela duena. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Altsasuko Zumalakarregi plazatik, eta bazkaltzeko etxera bueltatuko da. Prezioa: 7,50 euro. Izena ematea zabalik dago maiatzaren 11ra arte, 636 528 112 telefonora deituz.