Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mutilen Frontenis Txapelketak baditu txapeldunak. Jakina denez, 29 bikote lehiatu dira Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota eta Olatzagutiako Fermin Zornoza arduradunarekin batera antolatutako mutilen frontenis txapelketan. Ostiralean azken jardunaldia jokatu zen Olaztin. Lehenik eta behin aurre finalen txanda izan zen, eta gero 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta final handia iritsi ziren. Lehendabiziko edizio honetako txapeldunak Barban eta Migel izan dira, finalean Ibon eta Aritz menpean hartu eta gero. Hirugarrenak Bados eta Antonio sailkatu dira, eta, laugarrenak Endika eta Javi. Txapelketako azken jardunaldian oso giro ona izan zen Olaztiko frontoian. Sariei dagokienez, txapeldunek txapela eta arkumea jaso zituzten, edo nahiago izanez gero, Sakanako produktuen saskia. Eta txapeldunordeek, hirugarrenek eta laugarrenek Sakanako produktuen saskia jaso zuten opari. Aurre finalakEndika-Javi 14 - Ibon-Aritz 25Barban-Migel 25 - Bados-Antonio 16Finalak3. eta 4. postua erabakitzeko partida: Bados-Antonio 25 - Endika-Javi 16Finala: Barban-Migel 25 - Ibon-Aritz 12