Asteburuko probak

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Larunbatean juniorrek XVII. Gipuzkoa Klasikoa dute jokoan Zumaian, 15:00etan (115 km). Afizionatuek, aldiz, bi lasterketa dituzte. Larunbatean IV. Jose Ziordia Memoriala hartuko du Lizarrak, 16:00etan (120 km). 23 urtez azpikoak ariko dira eta proba Lehendakari Txapelketarako baliagarria da. Bestalde, 23 urtez azpikoak eta elite mailakoak igandean Duranan jokatuko den LVII. San Prudentzio proban ariko dira, 9:30ean hasita (122 km). Euskaldun Torneorako proba da.Laudio eta Amstel Gold RaceBestalde, eta tropel profesionalari begira, igandean Laudioko Sari Nagusia jokatuko da eta bertan 12 talde ariko dira, Euskaltel, Movistar, Orbea eta Rural Kutxa tartean. 13:10ean hasiko da proba. Azken orduko aldaketarik ez badago, Movistar taldean dabilen Imanol Erbiti hiriberriarra ariko da bertan. Eta igandean Ardenetako hiru klasiko ezagunetako lehena jokatuko da Limburgon, Amstel Gold Race proba ezaguna. Euskaltel-Euskadik aurkeztuko duen taldean Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo sakandarrak ariko dira. Apirilaren 20an, asteazkenean, Ardenetako bigarren klasikoa izanen da jokoan, Fleche Wallonne ezaguna, eta litekeena da aipatutakoak ere bertan aritzea.