Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Herri Kirol Jolasak bukaerara heldu dira. Aurreko igandean laugarren jardunaldia jokatu zen Etxarri Aranatzen, eta asteburu honetan txapelketaren finala jokatuko da Berroetan, 11:00etatik aurrera. Euria egiten badu Iruritako frontoira lekualdatuko da ekitaldia.FinalakProba konbinatuari dagokionez, kimu mailan ondoko taldeek jokatuko dute finala: Igantziko Unanuk, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, Basaburuak eta Berriozarrek. Haur mailan, ondoko taldeak sailkatu dira finalerako: Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola, Basaburua, Altsasuko Iñigo Aritza ikastola eta Berriozar. Sakanako Beriain finaletik kanpo geratu da. Eta kadete mailako proba konbinatuan, ligako bosgarren jardunaldia jokatuko dute Basaburuak, Berriozarrek, Andra Mari ikastolak eta Txantreak.Sokatiran, aldiz, haur mailako sokatira txapelketan ondoko taldeak sailkatu dira finalerako: Berriozar, Andra Mari ikastola, Basaburua eta Sakanako Putterri. Sakanako Beriain finaletik kanpo geratu da. Eta kadeteen mailako sokatira txapelketan ligako bosgarren jardunaldiak erabakiko du txapelduna. Basaburua, Berriozar, Andra Mari ikastola eta Txantrea lehiatuko dira.