Berako maratoi erdiak Nafarroako Kopa mustuko du

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Mendi lasterketen egutegia hasia dago, baina Nafarroako Mendi Lasterketen Kopa asteburu honetan abiatuko da, apirilaren 17an Manttale taldeak antolatutako Berako maratoi erdiarekin. Goizeko 9:30ean abiatuko da proba, eta bertan sakandar askok hartuko du parte. Aurten 7 mendi lasterketek puntuatuko dute, tartean Sakanan antolatu diren lauk: ekainaren 19an jokatuko den VII. Lakuntza-Aralar lasterketak, irailaren 18ko III. Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikalak, irailaren 24ko IV. Olatzagutia-Urbasa lasterketak, eta urriaren 2ko XXXV. Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorriak.